XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ni beldur naiz, bertsolari kontzeptu soziologikoago batekin ez ote gabiltzan, literarioarekin baino.

Bertsolari kontzeptu folkloriko batekin ere.

Zergatik ez da markes bat edo eskribau bat bertsolaria izango?.

Produktua da, begiratu beharko duguna.

Eta Barrutiaren koplak, behintzat, Arestiri koplari on eta herritar xume batenak iruditzerainokoak dira.

Sor Luisari M. Lekuonak egiten dion iruzkinak ere, Autorea zergatik ez dugun bertsolaritzat hartu behar, pentsarazten dit niri, bertsolari baten dohain guztiak baditu.

Gabon-kantak, ordea, badu interes berezi bat euskal literaturan, hemen, nolabait, folklorea eta bertsolaritza vulgarra ezezik, bertsolaritza kultoa, poesia (Etxeberri Ziburukoa: Noelak, Oihenart: Eguberri-Koplak), teatroa (Peñaflorida, Barrutia), etab. elkartzen zaizkigu eta.

Gainera, literatura idatziaren hastapenetan beretan ageri dela Gabon-kanta, esan genezake, bai Iparraldean eta bai Hegoaldean.

Etxeberri eta Oihenart aipatu ditugu, biak XVII. mendekoak, Iparraldean.

Gure aldean beranduago hasi da euskarazko literatura idatzia XVIII.ean eta Gabon kantaz hain zuzen.

Hemen, berriz, ohitura bide zen, Gabona ospatzeko beila kulturalak edo poetikoak edo egitea, kantaz eta koplaz eta musikaz, parrokietan nahiz etxe partikular hoberentxoetan.

Ez gaude alferrik Ilustrazioaren mendean.

Beila eta ikuskizunotara ez zuten agian gonbidatuko herriko moxkorra, bertsolari vulgarra, deskuidatu orduko eskandalo bat sortuko ziena eta bestela ere lagunarte fin hartan kabitzen ez zena: baina bertsoak (koplak) ez ziren halere beila eta festaotan faltatzen, bertsolari hoberenaren tamainan eginak gainera.

Egileak? Hamaika Barrutia eta Sor Luisa anonimo...

Lekuonak komentatzen duen 1705eko hura bezalakoak: (ik. M. Lekuona, Gabon-kantak, Egan 5/ 6, 1956, 28).

Segidan jende xumearen XVIII. mendeko beste Gabon-kanta batzuk dakartza Lekuonak: , etab.